• Otzara0€

Txokolatea

Kristobal Kolonek ekarri zuen txokolatea Españara 1520.urtean, kolonizazio garaian mundu barritik kakao garauak ekarri zituenean. Mexikon, bertakoek kakao garauak elikadura eta txanpon legez erabiltzen zituzten.

Txokolatea azukrea eta kakaoa nahastuta egiten da. Kakao haziak manipulatzean alde batetik kakaoaren pasta lortzen da, mingotsa eta marroi iluna dena eta bestetik, kakaoaren gurina lortzen da, oria dena. Nahasten diren kopurua kontuan izanda, pasta eta koipea azukrearekin eta beste osagai batzuekin, hau da esnea edo fruitu lehorrak, txokolate mota bat edo beste bat egiten da, beltza, esnedua edo zuria.

Txokolate on batek kaoba ilun kolorea du, homogeneoa, disdiratsua eta lisua da, baina inoiz ez da baltza. Esnedun txokolatea kolore okre oria du, baina kaoba klarua ere izan daiteke, kakaoaren kopuruaren arabera.

Ehundura leuna eta fina da. Ahoa sabaian errez urtzen da, pasta koipetsuaren sentsazioa utzi gabe.

Txokolate on bat koska egiten, errez apurtzen da garrasi arin bat eginez. Ez da izaten koipetsua.

Txokolatearen etsaiak beroa, hotza, hezetasuna eta usainak dira

Txokolate on bat 16-18 gradu bitartean kontserbatu behar da, leku fresko eta lehor bat eta argiagandik babestuta.